Aitor Mimenzak irabazi du Oñatiko 25. Torreauzoko krosa

Unax Larrañaga 2024ko eka. 30a, 13:49

Aitor Mimenza, beste irabazleekin. (Goiena)

Azpeitiko bizilagun den elorrioarrak irabazi du Oñatin inoizko parte hartze handiena izan duen krosa. Nerea Amilibia zarauztarrak, berriz, bigarren egin du emakumeetan.

Azpeitiko bizilagun den Aitor Mimenza elorrioarrak irabazi du Oñatiko 25. Torreauzoko krosa. 00:23:23ko denboran amaitu du Mimenzak inoizko parte hartze handiena izan duen krosean. Gainera, Mimenzaren seigarren aldia izan da kros hau irabazten. Nerea Amilibia zarauztarrak, berriz, bigarren egin du emakumeetan. 31 minutu eta 20 segungo behar izan ditu helmugara iristeko, aurrena egin duen Izaro Rubiok baino ia minutu eta erdi gehiago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide