Suhiltzaileek babesa agertu diote Palestinari

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 30a, 18:08

Euskal Herriko suhiltzaileen parkeetan Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo. Azpeitian ere egin zuten aldarria.

Palestinan jazotzen ari den genozidioa salatzeko eta hori geldi dezaten exijitzeko, elkarretaratzeak egin zituzten atzo, larunbatez, Euskal Herriko suhiltzaileen parke guztietan. Azpeitiko parkean ere egin zuten protesta, eta elkartasun argazkia atera zuten, Urola Palestinarekin, genozidioa gelditu lelopean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide