Loiolako Santutegia ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dute bihar

Intza Trula 2024ko uzt. 1a, 12:30

Artxiboko irudian Loiolako Santutegia.

Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea izenburua du Urola Turismoak antolatutako bisita gidatuak. Euskaraz izango da, 12:00etan, Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik hasita.

Apirilaren azken asteburutik hasi eta irailaren aurrenera arte bisita gidatuak antolatu ditu Urola Turismoak Azkoitian, Azpeitian, Zestoan, Errezilen eta Aizarnazabalen, Urola historia eta paisaia bazterrak izenburu hartuta. Hain justu, bihar, asteartea, dute datorren hitzordua: Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea izenburudun bisita gidatuan Loiolako Santutegia ezagutuko dute. 12:00etan jarri dute hitzordua, Loiolako Turismo Bulegotik hasita, eta saioa euskaraz izango da.

Bisitan parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa da Whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidalita, telefonoz 943-15 18 78 deituta edota posta elektronikoz i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita. Santutegira sartzeko sarrera hiru euro ordaindu beharko dute jubilatuek, eta lau euro gainerakoek.

Datozen bisita gidatuen egitaraua honakoa da:

Azpeitia:

- Uztailak 2, asteartea. Loiola: basilika eta etxe santua. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Uztailak 20, larunbata. Loiola gehiago: natura ibilbidea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 10:00etan. Iraupena: bi ordu.

- Uztailak 21, igandea. Loiola: oinezko ibilbidea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik. Iraupena: bi ordu, natur ingurunean ibilbidea.

- Uztailak 25, osteguna. Azpeitiko Alde Zaharra. Irteera: 10:30ean, Azpeitiko parrokiaren aurretik. Iraupena: ordubete.

- Uztailak 28, igandea. Azpeitia: Soledadeko kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 6, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 7, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 13, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 14, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.

- Abuztuak 17, larunbata. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 18, igandea. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.

- Abuztuak 20, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 21, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.

- Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.

- Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.

Azkoitia:

- Uztailak 9, asteartea. Azkoitia: San Martin ermita. Irteera: Azkoitiko parrokiako atarian. Iraupena: ordu eta erdi.

- Uztailak 14, igandea. San Martin ermita eta Azkoitiko herrigune historikoa. Irteera: Azkoitiko parrokiaren atarian, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 3, larunbata. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua. Irteera: Azkoitiko parrrokiaren aurrrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

- Abuztuak 4, igandea. Azkoitia: jauregi eta dorretxeen hiribildua. Irteera: Azkoitiko parrrokiaren aurrrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.

Aizarnazabal:

- Uztailak 7, igandea. San Kristobal ermita eta bidaiarien ospakizuna. Irteera: Aizarnazabalen parrokiaren aurrean, 11:00etan. Iraupena: bi ordu, natur ingurunean atsedenaldiekin.

- Abuztuak 6, asteartea. Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. Irteera: Aizarnazabalgo parrokiaren aurrean, 10:00etan. Iraupena: bi ordu. Ibilaldia natur ingurunean, atsedenaldiekin.

- Abuztuak 11, igandea. Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. Irteera: Aizarnazabalgo parrokiaren aurrean, 10:00etan. Iraupena: bi ordu. Ibilaldia natur ingurunean, atsedenaldiekin. Gaztelaniaz da.

Zestoa:

- Abuztuak 20, asteartea. Aizarna, Santa Engrazia ermita. Irteera: Aizarnako plazan, 10:00etan. Iraupena: hiru ordu. Ibilaldia natur inguruetan, atsedenaldiekin.

- Abuztuak 25, igandea. Aizarna, Santa Engrazia ermita. Irteera: Aizarnako plazan, 10:00etan. Iraupena: hiru ordu. Ibilaldia natur inguruetan, atsedenaldiekin. Gaztelaniaz da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide