Betharram ondoko espaloia eraberritzeko eta ur hoditegia hobetzeko lanei ekingo diete ostegunean

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 1a, 16:17

Betherram alboko espaloia. (Azpeitiko Udala)

Paulo VI. auzunean, Betharram ikastetxearen alboan egingo dituzte lanak. Hilabete amaierarako bukatzea aurreikusi dute.

Ostegunean, hilaren lauan, ekingo diete espaloia eraberritzeko eta ur hoditeria hobetzeko lanei. Paulo VI. auzunean egingo dituzte lanak, Betharram ikastetxearen ondoan. Azpeitiko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren artean gauzatuko dute proiektua.

Uztailaren amaierarako lan guztiak bukatuta izatea aurreikusi dute. Bitartean, ezingo da aparkatu espaloiaren ondoko aparkalekuetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide