Etxarri Aranazko Triku Trail mendi lasterketa irabazi du Maite Etxezarretak

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 1a, 15:55

Maite Etxezarreta, Espainiako Mendi Lasterketa Txapelketan. (RFEA)

2.30.14ko denborarekin osatu zituen azpeitiarrak atzo jokatutako probaren 21 kilometroak eta 2017an lortutako garaipena berritu zuen.

Atzo jokatu zuten Etxarri Aranatzen (Nafarroa) X. Triku Trail proba eta Maite Etxezarreta izan zen azkarrena lasterketa luzean. 2.30.14 behar izan zituen azpeitiarrak mendiko maratoi erdiaren 21 kilometroak osatzeko eta ia hiru minutuko aldea (00.02.57) atera zion bigarrenari, Ainhoa Intxaustiri. Lara Estebanezek osatu zuen podiuma. 2017an ere Etxezarreta nagusitu zen Triku Trailen.

37 emakume lehiatu ziren Triku Trailen lasterketa luzean, eta Etxezarreta ez zen azpeitiar bakarra izan: Naroa Uriak (12.), Ane Bastarrikak (20.), Miren segurolak (26.) eta Irune Elorzak ere (35.) osatu zuten 1.300 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea. 10 kilometroko lasterketa motzean, berriz, laugarren sailkatu zen Nora Orbegozo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide