San Inazio eguneko pilota jaialdirako sarrerak salgai jarri dituzte

Nerea Uranga 2024ko uzt. 1a, 15:54

Mariezkurrena II.a.

Agirrek eta Ugartemendiak Alberdi II.aren eta Eskirozen kontra jokatuko dute aurreneko partida, eta segidan, Artolak eta Mariezkurrena II.ak Laso eta Albisu izango dituzte aurkariak.

San Inazio eguneko, uztailaren 31, pilota jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte. Jaialdia Izarraitz pilotalekuan izango da, 22:30ean hasita.

Binakako bi pilota partida jokatuko dituzte. Aurreneko partida Agirre eta Ugartemendiak Alberdi II.aren eta Eskirozen kontra jokatuko dute. Bigarren partida, berriz, Artolaren eta Mariezkurrena II.aren eta Lasoren eta Albisuren artekoa izango da.

Kantxako sarrerek 30 euro balioko dute eta palkokoek, goiko harmailetakoek, 20 euro. Sarrerak lotura honen bidez eros daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide