Matazak ibilbidea ezagutzeko aukera izango da ostegunean

Intza Trula 2024ko uzt. 1a, 16:45

Zenbait herritar Matazak ibilbidea ezagutzen, martxoan. (Ihintza Elustondo)

Aurkezpen ibiltaria 12:00etan hasiko da, Arana kalearen eta Buztintzuriko Errebalearen artetik. Ibilbidean zehar emango diren azalpenak euskaraz izango dira.

Matazak ibilbidea ezagutzeko aurkezpen ibiltaria antolatu dute ostegun honetarako, hilaren 4rako. 12:00etan jarri dute hitzordua, Arana kalearen eta Buztintzuriko Errebalearen artean; ibilbideko lehenengo puntuan, hain justu. Hortik abiatuta ezagutuko dute proiektua, eta ibilbidean zehar ematen diren azalpenak euskaraz izango dira.

Udalak, Emakumeen Mahaiak eta Emakumeen Txokoak Azpeitiko emakumeen oroimen historikoa berreskuratzeko egindako lanaren emaitza da Matazak, herrian hainbat gremioetan aritutako emakumeen testigantzak eta bizipenak ardatz dituen ibilbidea. Iazko irailean aurkeztu zuten proiektua.

Datozen asteetan, beste bi aurkezpen

Halaber, proiektua ezagutu nahi dutenentzat beste bi aurkezpen ibiltari antolatu dituzte datozen asteetarako: bata uztailaren 9an, 17:00etan, izango da eta, bestea, berriz, uztailaren 19an, 12:00etan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide