Donosti Cup futbol txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte Garmendipen egunotan

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 1a, 18:07

Azkoitian, Azpeitian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian jokatuko dituzte txapelketako hainbat partida, bihartik larunbatera bitartean.

Aurki abiatuko da Donosti Cup futbol txapelketa, eta aurreko urteetan bezala, aurten ere Urola Kosta eskualdeko zenbait herritan jokatuko dituzte txapelketa horren partidak. Azpeitiko Garmendipen, Azkoitiko San Juanen, Orioko Mendibeltzen, Zarauzko Astin, Zestoako Iraetan eta Zumaiako Aita Mari futbol zelaietan arituko dira Euskal Herriko eta nazioarteko dozenaka talde.

Bihartik aurrera jokatuko dituzte futbol partidak eskualdeko herri horietan guztietan. Hain zuzen, larunbatera, hilak 6, bitartean jokatuko dituzte partidak eskualdean.

Hona hemen Garmendipen jokatuko diren partiden zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide