Lan zerrenda mamitsua jorratuko dute uztaileko udalbatzarrean, gaur

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 2a, 09:59

Azpeitiko udaletxea. (Maialen Etxaniz)

Euskara eta Kirol patronatuak desegiteko akordioa, Euskararen Erabilera Planaren aldi berria, herriko zarata maparen diagnostikoa, udalaren 2023ko kontu orokorra eta Palestinaren gaineko mozioak landuko dituzte, besteak beste.

Gaur, 19:00etan, egingo dute udaletxeko areto nagusian uztaileko ohiko udalbatzarra, eta lan zerrenda bete-betea izango dute udal ordezkariek udako oporren aurreko azken ohiko osoko bilkuran.

Hau da gaurko lan zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak ekainaren 4an eta 18an egindako bilkuren aktak onartzea.
  2. Udalaren 2023ko kontu orokorra onartzea
  3. 2023ko ekitaldian kontu-hartzaileak adierazitako eragozpenen txostena.
  4. 2024. ekitaldirako udalaren, bere erakundeen eta Azpeitia Berritzen SAren ordainsarien igoera onartzea.
  5. Udalbiltza Partzuergoan udalaren ordezkariak izendatzea (titularra eta ordezkoa).
  6. Azpeitiko Euskara Patronatua desegiteko akordioa onartzea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak udalak bere bitartekoen bidez zuzenean kudeatzea.
  7. Azpeitiko Kirol Patronatua desegiteko akordioa onartzea eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak udalak bere bitartekoen bidez zuzenean kudeatzea.
  8. Azpeitiko herrirako zarata mapa diagnostikoaren onarpena.
  9. Azpeitiko Udalaren VII. Plangintzaldirako erabilera plana: Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan Estrategikoa 2023-2027.
  10. 2025eko ekitaldiko herriko jaiegunaren berri ematea.
  11. Alkatetzak 2024ko maiatzean emandako ebazpenen berri ematea.
  12. Palestinari buruzko mozioa
  13. Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide