Larunbatean, Azkoitiko XII. Kriket Txapelketa jokatuko dute egun osoan zehar. Pakistandarren komunitateko hamasei talde arituko dira norgehiagoka, lau multzotan banatuta. Besteak beste, Azkoitiko, Azpeitiko, Zumarragako (Gipuzkoa), Eibarko (Gipuzkoa), Donostiako eta Gasteizko taldeak elkartuko dira txapelketaren bueltan.
Hasiera batean, Oteiza pilotalekuetako frontoi luzean jokatzekoak ziren partida guztiak, baina lehia gehiegi ez luzatzeko, partida horietako batzuk Azpeitiko Goenako zelaian jokatzea erabaki dute. Hori horrela, goizeko 09:00etan hasita, bi multzotako lehiak Oteiza frontoietan jokatuko dituzte, eta beste bi multzoetakoak Azpeitiko Goenako zelaian. Behin partida horiek amaituta, finalerdiak eta finala Oteizako frontoi luzean jokatuko dituzte, arratsaldean.
Hainbat sari banatzeko
Multzo bakoitzetik talde onenek egingo dute aurrera, eta horien artean banatuko dituzte txapelketako sariak; izan ere, parte hartzaileen artean garaikur ugari banatuko dituzte. Lehen eta bigarren talde onenak sarituko dituzte garaikurrarekin, baina jaurtitzaile, bate jotzaile, epaile eta jokalari onenak ere sarituko dituzte.