Udako ordutegia izango du Udal Liburutegiak uztailean eta abuztuan

Unax LarraƱaga 2024ko uzt. 2a, 17:13

Enparan dorretxea.

Abuztua bukatu arte goizez bakarrik zabalduko dute Enparan dorretxeko liburutegia. Uztailaren 30etik abuztuaren 18ra itxita egongo da.

Gaurtik udako ordutegiarekin egongo da erabilgarri Azpeitiko Udal Liburutegiaren zerbitzua. Uztailean eta abuztuan astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara zabalduko dute liburutegia, eta arratsaldeetan itxita egongo da.

Uztailaren 30etik abuztuaren 18ra, berriz, itxita egongo da Azpeitiko Udal Liburutegia oporrengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide