Ion Muñoa, Jaurlaritzaren Gizarte Trantsiziorako eta Agenda 2030erako idazkari nagusi berria

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 3a, 10:19

Ion Muñoa, artxiboko irudian. (Goierri Irrati Telebista)

Aurreko agintaldian Jonan Fernandezek bete zuen ardura izango du Urrestillan bizi den zeraindarrak Imanol Pradalesen gobernuan.

Ion Muñoa (Zerain, Gipuzkoa, 1985) Urrestillako bizilaguna da Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Trantsizioaren eta Agenda 2030aren bulegoko idazkari nagusi berria.

Imanol Pradales lehendakaria buru duen Jaurlaritza berriak atzo egin zuen bere lehen Gobernu Kontseilua, bertan eman zuten hainbat kargu aldaketaren berri, eta horien artean jakinarazi zuten Muñoaren izendapena. Lehendakaritzaren sailari dagokion atala da Gizarte Trantsizioarena eta Agenda 2030arena, eta 2020tik Jonan Fernandezek bete duen kargua hartuko du bere gain Muñoak. Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteko Estrategia buru lanetan aritu da azken foru agintaldian Urrestillan bizi den zeraindarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide