Mendebaldeko Saharako lau haurrek Azpeitian igaroko dute uda, Oporrak Bakean programari esker

Intza Trula 2024ko uzt. 4a, 09:30

Samuel Ruiz Zumaiako Darahli elkarteko lehendakaria eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea hitzarmena sinatzen. (Azpeitiko Udala)

Egonaldiaren kostuei aurre egiten laguntzeko hitzarmena sinatu dute Darahli elkarteak eta Azpeitiko Udalak. 4.000 euroko laguntza emango dio instituzioak elkarteari, haurrek uda Azpeitian igaro dezaten.

Mendebaldeko Saharako lau haurrek uda garaia Azpeitian igaroko dute aurten ere, Darahli elkarteak antolatzen duen Oporrak Bakean programari esker. Egonaldiak suposatzen dituen gastuei aurre egiten laguntzeko helburuarekin, gainera, Darahli elkarteak eta Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu dute, eta instituzioak 4.000 euro bideratuko ditu programara.

Hamar urtetik gora daramatza Darahli elkarteak Oporrak Bakean programa antolatzen, besteak beste, uda pasatzera etortzen diren haur sahararren osasuna hobetzeko helburuarekin. Horrez gain, egonaldiarekin haurren egoera pertsonala nahiz soziala hobetzea da xedea. Ildo beretik, Saharako gatazkaren aurrean, euskal gizartea sentsibilizatu nahi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide