Atzeratu egin dute larunbatean egitekoak ziren Jubilatuen Xoxoteko Eguna

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 4a, 11:40

2023ko Jubilatuen Xoxoteko Eguna. (Azpeitiko Udala)

Uztailaren 13ra atzeratu dute jubilatuen eguna, eguraldi iragarpena tarteko. 

Jubilatuen Xoxoteko Eguna ospatzekoak ziren larunbatean, hilak 6, Baigera Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatuta. Eguraldiaren iragarpena tarteko, ordea, irteera bertan behera uztea erabaki dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hurrengo larunbatera, uztailaren 13ra, atzeratu dute hitzordua. Egun horretan 10:00etan elkartuko dira plazan. Xoxotera iritsira, meza eta hamaiketakoa egingo dituzte aterpetxearen atarian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide