'Menpera ezazu zure landareen zaintza iraunkorra' esperientzia antolatu du Ekoetxeak

Intza Trula 2024ko uzt. 5a, 09:00

Artxiboko irudian, landarea.

Uztailaren 14an, igandez, egingo dute jarduera, Azpeitiko Ekoetxean. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

Ekoetxeak jarduera berria antolatu du hilaren 14rako: Menpera ezazu zure landareen zaintza iraunkorra izenburu duen esperientzia egingo dute egun horretan, hain zuzen, Azpeitiko Ekoetxean. 7 urtetik gorako haurrentzako zein helduentzako saioa izango da, euskaraz, eta parte hartzeko interesa duenak aurretik izena eman beharko du honako lotura honetan. 

Besteak beste, landareak modu jasangarrian mantentzeko teknika berritzaileak eta aholku praktikoak ikasiko dituzte bertan; hala nola ongarri naturalak erabiltzen, modu eraginkorrean ureztatzeko euri-ura birziklatzen eta landareak sendo eta zoriontsu hazteko ingurunea sortzen. Halaber, landareek ekosisteman duten garrantzia aztertuko dute.

Jarduera 11:00etatik 12:30era izango da, doan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide