Capoeira erakustaldia egingo dute arratsaldean plazan

Mailo Oiarzabal

Senzalakoak eta ikusleak, iazko capoeira erakustaldian. (Nerea Uranga)

19:00 aldera hasiko da Senzala taldekoen emanaldia. Ikasturtean zehar landutakoak erakutsiz, datorren urterako jendea beren jarduerara animatzea nahi dute.

Urteroko ohitura bihurtu da Senzala taldekoen uda hasierako capoeira erakustaldia, eta aurtengoa gaur egingo dute. Aurreko urteetakoak bezala, plazan elkartuko dira Senzalakoak, heldu zein haur, eta ikasturtean zehar landutako eta ikasitako mugimenduak eta ariketak plazaratuko dituzte, musikarekin eta kantuekin lagunduta. 19:00 aldera hasiko da capoeira emanaldia plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide