Capoeira eginez eta erakutsiz gozatu dute plazan

Mailo Oiarzabal

Senzalako lagunek urteroko erakustaldia eskaini zuten atzo arratsaldean plazan.

Capoeiraren dantzak, ariketak, musika eta kantuak ikusteko eta entzuteko aukera izan zen atzo Azpeitiko plazan, Senzala Euskadi elkartekoen urteroko erakustaldian.

Capoeira zertan datzan erakustea izan ohi da urteroko erakustaldi horren helburua, kirola eta beste hainbat diziplina batzen dituen Brasilgo gorputz jarduera probatu nahi dutenak erakartzearekin batera. Aurten ere haurrak izan dira Senzalakoekin bat egitera gehien animatu direnak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide