Aldalurreko autobus txiki batek istripua izan du Lasaon

Ane Olaizola

Autobusa, errepidean iraulita. (Utzitakoa)

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gidaria bakarrik zihoan autobusean, eta ez da inor zauritu. 

Aldalur enpresako autobus txiki bat GI-631 errepidetik atera eta irauli egin da gaur eguerdian, Azpeititik Zestoarako norantzan. Ertzaintzaren arabera, 12:25ean izan du autobusak istripua, baina soilik gidaria zihoan ibilgailuan, eta ez da inor zauritu. 

Autobusak errei bat hartzen du une honetan (13:00), eta suhiltzaileak istripuaren lekuan daude. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide