Jon Maia, Betagarri, PILT, Nogen eta O Sister!, udazkeneko kontzertuen zerrendan

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 7a, 10:00

Jon Maia.

Urritik abendura bitartean bost kontzertu iragarri ditu momentuz Kulturazek. Maiak Kantu berri bat gara Soreasun aurkeztuko du, eta beste lau taldeak Sanagustinen ariko dira. Emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Udazkenean ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukerarik ez da faltako Azpeitian. Urritik abendura bitartean lau kontzertu iragarri ditu momentuz Kulturazek, eta guztietarako sarrerak salgai jarri ditu dagoeneko bere webgunean.

O Sister! Sevillako (Espainia) swing taldea, Jon Maia bere Kantu berri bat gara ikuskizunarekin, agertokietan bueltan diren Betagarri eta PILT, eta disko berria aurkeztera etorriko den Nogen dira Kulturazen agendan ageri diren emanaldiak; Jon Maiarena Soreasu antzokian izango da, eta beste laurak Sanagustin kulturgunean. PILT-ren eta Nogenen kontzertuetan oraingoz jakinarazi ez dituzten talde gonbidatuak ere ariko dira.

Hau da aipatutako bost kontzertuen egutegia:

  • O Sister! Urriaren 4a, ostirala, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Jon Maiaren Kantu berri bat gara. Urriaren 13a, igandea, 19:30ean, Soreasu antzokian.
  • Betagarri. Azaroaren 16a, zapatua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • PILT + talde gonbidatua. Azaroaren 22a, ostirala, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.
  • Nogen + talde gonbidatua. Abenduaren 14a, zapatua, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide