Goenan ari dira jokatzen Azkoitiko Kriket Txapelketako partidetako batzuk

Ane Olaizola 2024ko uzt. 7a, 10:36

Hainbat jokalari gaur, Goenan kriketean. (Ane Olaizola)

Dozenaka jokalari bildu dira Goenan goizean goizetik, eta arratsaldera arte luzatuko dituzte partidak. Finalerdiak eta finala Azkoitian jokatuko dituzte. 

Azkoitiko Kriket Txapelketa jokatzen ari dira hamabigarrenez, eta aurten, Azkoitian ez ezik, Azpeitian ere ari dira lehiatzen jokalariak. Izan ere, hamasei talde ari dira norgehiagoka, eta txapelketa gehiegi ez luzatzeko asmoz, antolatzaileek bi gunetara banatu dute lehia: Azkoitiko Oteiza frontoietako pilotaleku luzera eta Azpeitiko Goena zelaira. Hori hala, dozenaka jokalari bildu dira Goenan goizean goizetik, eta arratsaldera arte luzatuko dituzte partidak. Behin partidak amaituta, finalerdiak eta finala Oteizako frontoi luzean jokatuko dituzte, arratsaldean.

Besteak beste, Azkoitiko, Azpeitiko, Zumarragako (Gipuzkoa), Eibarko (Gipuzkoa), Donostiako eta Gasteizko taldeak elkartu ditu txapelketak, eta goizetik giro atsegina sortu dute kirolariek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide