Areto dantzen txanda izan da Azpeitia Dantzan egitasmoaren bigarren asteburuan. Soreasu antzokian, Jose Mari Orbegozo maisu azpeitiarraren Dantzaki eskolako ikasleek urteroko emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean. Dantza latinoak, garaikidea, sevillanak... Askotariko dantzak eta koreografiak eskaini zituzten adin eta maila guztietako ikasleek. Sarrera doan zen baina gonbidapenak hartu behar ziren Internetez, eta agortu egin ziren horiek; horrela, aurten ere goraino bete da Soreasu Dantzakikoen ikuskizunerako.
Datorrena izango du aurtengo Azpeitia Dantzanek hirugarren eta azken asteburua. Igandean, uztailaren 21ean, Itsasi dantza taldeak Uharrak ikuskizuna emango du Soreasun, 19:00etan. Emanaldi horretarako doako gonbidapenak ere Internetez eskura daitezke, hemen.