Ireki dute 44. Argizaiola erakusketa

Nerea Uranga 2024ko uzt. 9a, 10:01

Argizaiola lehiaketako argazki irabazlea nahiz beste hainbat irudi daude erakusgai Betharrametako aretoan. Uztailaren 21a arte egongo da zabalik, egunero.

2023ko Argizaiola argazki erakusketako irudiak ikusgai daude atzotik Betharrameko erakusketa aretoan. Iazkoa lehiaketaren 44. edizioa izan zen, eta Imanol Zubiaurre argazkilariak ateratako argazki bat nagusitu zen. Hain zuzen ere, irudi hori eta beste hainbat daude ikusgai erakusketa aretoan. Uztailaren 21a arte egunero izango da zabalik erakusketa: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.

Euskal Herriko Argazki Federakuntzak antolatzen du Argizaiola lehiaketa. Hainbat argazkilariren arabera, argazki lehiaketen artean txapelduna da Argizaiola, hara argazki bat aurkeztu ahal izateko antolakuntzaren gonbidapena jaso behar izaten delako. Hain zuzen ere, federazioak urtean zehar Ipar nahiz Hego Euskal Herrian antolatzen dituen lehiaketetan saritutako argazkilariek eskuratu ohi dute Argizaiolan parte hartzeko gonbidapena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide