Igeltsero bat behar du Azpeitiko Udalak, eta kontratazioa egiteko deialdia ireki du. Lanbide bidez eta LPE Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren barruan egingo dute kontratazoioa.
Aldi baterako lanpostua izango da, eta interesa dutenek uztailaren 14a baino lehen eman behar dute izena, honako lotura honetan.
Lanposturako bete beharreko baldintzak jakinarazi ditu erakundeak. Besteak beste, ezinbestekoa izango da langabezian egotea, Lanbiden izena emanda egotea, Urola Erdikoa izatea, euskarazko 1 hizkuntza eskakizuna izatea eta eskola ziurtagiria izatea. Horrez gain, kontuan hartuko dira C gidabaimena izatea eta igeltseritzarekin lotutako ikasketak eta esperientzia izatea.