Santa Engraziara mendi irteera antolatu du Baigerak zapaturako

Mailo Oiarzabal 2024ko uzt. 10a, 08:48

Santa Engraziako ermita.

Herriko plazan 09:00etan egin dute hitzordua jubilatuen eta pentsiodunen elkartekoek, gero mendiz mendi Santa Engraziaraino eta handik behera Akoatik Zestoaraino iristeko. Izen ematea irekita dago.

Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko mendizaleek beste irteera bat antolatu dute. Datorren zapatuan, uztailaren 13an, Azpeitia-Santa Engrazia-Zestoa ibilaldia egingo dute, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 685 72 02 72 telefono zenbakira deituta.

09:00etan egin dute hitzordua Baigerakoek zapaturako herriko plazan. Odria baserritik Arauntzan eta Sañoan zehar Santa Engraziaraino igo, eta handik behera Zestoaraino egingo dute bidea, Akoatik barrena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide