Armairuan ahaztuta edota baztertuta dituzten arropak berrerabiltzen ikasi nahi dutenek uztailaren 21ean dute horri konponbidea ematen ikasteko saioa. Hain justu, Berritu zure armairua eta eman bigarren bizitza ahaztutako arropei izenburupean antolatu du saioa Azpeitiko Ekoetxeak, kontsumo jasangarria sustatze aldera. 10:30ean hasi eta 12:00etan amaituko da saioa, eta parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea honako lotura honetan.
Parte hartzen dutenek, besteak beste, puntuz puntu josiz eta ehunean zuzenean margotuz, adabaki txikiak sortuko dituzte.
Zortzi urtetik gorako herritarrei zuzendutako jarduera izango da, doan, eta etxetik pare bat arropa eramateko gogorarazi dute Ekoetxetik.