Jubilatuen Xoxoteko Eguna ospatu dute gaur, larunbata, Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak eta Azpeitiko Udalak antolatuta. Berez, joan zen astean ziren egun hori ospatzekoak, baina eguraldi iragarpena tarteko, bertan behera uztea erabaki zuten, eta gaur, eguraldi ederrarekin, giro paregabean egin dute.
Goizean, 10:00etan, plazan elkartu dira jubilatuak, eta Xoxotera iristean, meza eta hamaiketakoa izan dituzte aterpetxean. Ondoren, trikitilariek alaitu dute giroa.
(Argazkiak: Azpeitiko Udala)