Menpera ezazu zure landareen zaintza iraunkorra izeneko tailerra egin dute gaur, igandez, Ekoetxean. Hain zuzen ere, ingurumena errespetatuz eta modu ekologiko nahiz jasangarrian landareak nola zaindu ikasi dute saioan. Hainbat lagun bertaratu dira tailerrera.