Doinu dantzagarriz bete dute Sanagustin Akaleia eta Indabe taldeek

Intza Trula 2024ko uztailaren 16a

Indabe taldearen irudi bat, larunbatean Sanagustin kulturgunean eskainitako kontzertuan (Katapulta Plataforma)

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 egitasmoaren barruan kontzertu bana eskaini zuten larunbatean, 20:00etan hasita. 

Katapulta Tour Gipuzkoa 2024 egitasmoak geldialdia egin zuen larunbatean Azpeitian: Akaleia eta Indabe taldeak izan ziren Sanagustinen, eta kontzertu bana eskaini zuten 20:00etan hasita. Katapulta Tour egitasmoa kultur arloko artista gazteak antzokietara eramatea eta laguntzea helburu duen programa da.

Katapulta plataformaren X sare sozialean ikus daitezke Akaleia eta Indabe taldeek Azpeitian eskainitako kontzertuen irudiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide