Baskoniak eta Bilbao Basketek irailaren 13an jokatuko dute Azpeitian Euskal Kopa

Mailo Oiarzabal

Azpeitiko kiroldegiko sarrerako eskailerak.

Euskal Saskibaloi Federazioak gaur jakinarazi ditu neurketaren data eta ordua (20:00). Iraurgi Saskibaloiaren 50. urteurrenaren karietara jokatuko dute titulua Azpeitian ACBko bi euskal taldeek.

ACB Euskal Koparen aurtengo finala irailaren 13an jokatuko dute Baskoniak eta Surne Bilbao Basketek Azpeitiko kiroldegian, 20:00etan. Joan den ekainean aurreratu zuen Euskal Saskibaloi Federazioak gizonen maila goreneko Euskal Kopa Azpeitian jokatuko zela, baina data zehaztu gabe, eta gaur jakinarazi du federazioak ACBko bi euskal taldeen arteko neurketaren data eta ordua.

Iraurgi Saskibaloiaren 50. urteurrenari aitortza eta keinu eginez antolatu dute aurtengo Euskal Kopa Azpeitian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide