Datorren urteko martxoaren 29an jokatuko dute 32. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Nerea Uranga 2024ko uzt. 18a, 15:22

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren helmugan Elijah Kibet irabazlea. (Maialen Etxaniz)

Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia lasterketaren antolatzaileek probaren 32. edizioaren data jakinarazi dute. Horrez gainera, azken edizioen antzera, atletismoa eta festa uztartuko dituela aurreratu dute.

Diego Garciaren oroimenezko 32. Azkotia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdiak badu data ofiziala: 2025eko martxoaren 29an jokatuko da.

Lasterketaren azken edizioetan bezala, goi  eta afizionatu mailako atletak nahiz korrikalari herrikoiak batuko ditu datorren urtekoak ere, antolatzaileek aurreratu dutenez. Kirola eta festa ere uztartu nahi dituzte azken Azkoitia-Azpeitian egin duten bezala.

Udako oporren ostean jakinaraziko dituzte 32. edizioaren leloa eta irudia, eta izen-ematea irailean irekitzea dute aurreikusita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide