Erabaki dira Gaztetxearen futbito txapelketako irabazleak

Nerea Uranga 2024ko uzt. 20a, 13:09

Trikue taldea izan da kopako irabazlea eta Intzak Lo Ta Jangoek Me ligako txapelduna. Azpeitiko Gaztetxearen XIX. urtemugaren ospakizunen barruan banatuko dituzte txapelketako sariak gaur, bazkalostean, Gaztetxean.

Maiatzaren aurrenean hasi zen Azpeitiko Gaztetxeko futbito txapelketa, Betharramdarretako jolastokian, eta atzo arratsaldean jokatu zituzten kopako eta ligako finalak herriko plazan, jendez beteta zela plaza.

Kopako finala jokatu zuten aurrena Gaztiek 2 eta Trikue taldeek, eta 2 eta 1 irabazita Trikuek irabazi zuen kopa. Segidan, ligako azkeneko partida hasi zuten Intzak Lo Ta Jangoek Me eta Txapei Fuola taldeek. 3 eta 2 eginda Intzak Lo Ta Jangoek Me taldea izan zen txapelduna.

Aurten, guztira, hemezortzi taldek eman dute izena futbito txapelketan, eta bi azpitaldetan banatuta jokatuko dute. Aurtengoan langile kontrolpeko espazioen alde jokatu dute txapelketa. Sari banaketa gaur arratsaldean egingo dute Azpeitiko Gaztetxearen XIX. urtemugaren ospakizunen barruan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide