Hamasei baltsa eta jendetza batu ditu Azpeitiko Gaztetxearen baltsa jaitsierak

Nerea Uranga 2024ko uzt. 20a, 14:03

Eguerdiko hamabietan uretaratu dituzte baltsak, eta ibaian ur gutxi zegoelako nahiko lan izan dituzte parte hartzaileek helmugara iristeko. Txalintxo taldea izan da irabazlea. Gauera bitartean hainbat ekitaldi izango dira Azpeitiko Gaztetxearen XIX. urtemuga ospatzeko.

Azpeitiko Gaztetxearen XIX. urtemugaren ospakizuna baltsa jaitsierarekin hasi dute gaur, 11:00etan. Hamasei taldek edo kuadrillak parte hartu dute., eta jendetza bildu da Urola ibaiertzean jaitsiera ikusteko.

Baltsetarako aurtengorako jarri duten gaia Azpeitiko estereotipoak izan da, eta denetarako gaiekin prestatu dituzte baltsak: zezenketen kontrakoak, kirol probak, mendietan eolikoak jartzearen kontrakoak, potikarroak, Athleticeko gabarra, Txalintxo... Jaitsiera hasi aurretik, hainbat ohar azaldu dizkiete antolatzaileek baltsetakoei ibaiko ura zikin samar zegoelako, besteak beste, tragorik ez egiteko eta azaleko arazorik izanez gero kontu ibiltzeko.

11:00etatik aurrera baltsak erakusgai izan dituzte herriko plazan, eta parte hartzaileek hamaiketakoa egiteko aukera izan dute. 12:00etarako uretaratu dituzte baltsak, eta suziria botatakoan hasi dira Urolako uretan behera. Nahiko lan izan dute helmugara iristen, ur askorik ez zegoelako. Helmugara iristen aurrena Txalintxo taldea izan da, eta bigarrena Potikarroak.

Gaztetxearen urtemugaren ospakizunak gauera arte segida izango du:

Egitaraua:

- 14:30. Bazkaria, Gaztetxean.
- 16:00. Sari banaketa.
- 17:00. Karrropoteoa.
- 20:30. Gaztetxearen irekiera eta pizza jana.
- 22:00.Kontzertuak: Igitaia eta Bake Faltsua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide