Gaur, uztailak 22, Madalena eguna da, eta dozenaka izan dira Madalena auzuneko baselizan izan den meza bertatik bertara entzutera joan diren herritarrak; eserleku guztiak beteta, zutik egon behar izan dute batzuek.
Kepa Susperregi parrokoak gidatu du elizkizuna, eta Madalenako baselizan Azpeitiko erretore gisa eman duen azkena izan da, uda ostean Azpeitia utzi eta Zarauzko Parrokiaren ardura hartuko baitu. Pianoa jotzen, berriz, Ignacio Arakistain aritu da.
Elizkizuna bukatuta, hamaiketakoa egiteko aukera izan dute dute bertaratu diren herritarrek.