Munoaundira bisita gidatua egingo dute larunbatean

Iraia Oteiza 2024ko uzt. 23a, 10:43

Munoaundi aztarnategia.

Parte hartu nahi duenak ez du aurrez izena eman beharrik izango; nahikoa izango da 11:00etan Azkoitiko Abaraxka aterpetxera gerturatzea.

Munoaundiko Burdin Aroko herri harresitua ezagutzeko aukera izango da larunbatean, uztailaren 27an, Aranzadi zientzia elkarteak bisita gidatua eskainiko baitu bertara.

Bisita gidatuan parte hartu nahi duen orok Azkoitiko Abaraxka aterpetxera (Altamira auzoa, 5) agertu beharko du, 11:00etan. Ez dago aurrez izena eman beharrik, nahikoa izango da ezarritako egun eta orduan hitzordura agertzea. Bisita euskaraz zein gaztelaniaz izango da.

Azkoitiko Udalak jakitera eman duenez, aterpetxetik Munoaundira ordu erdi inguruko ibilbide erraza dago; hala ere, norbaitek ibiltzeko arazorik izango balu, ibilgailu bat jarriko lioke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide