Marieta Zirkusen emanaldiarekin eta txarangarekin borobildu dute Santio eguna

Maialen Etxaniz 2024ko uzt. 26a, 09:21

Haur eta guraso ugari elkartu zituen Marieta Zirkusek Frontoi Txikian. Jainekin txarangak, berriz, musikaz girotu zituen Alde Zaharreko txokoak. Zezen plazan errekortari txapelketa jokatu zuten. 

Goizeko festaren ondotik, atzo arratsaldean ere izan ziren ekitaldian Azpeitian. Zezen plazan errekortari txapelketa ari zen bitartean, Frontoi Txikian Marieta Zirkusen emanaldia izan zen. Jende ugari animatu zen ikuskizunaz gozatzera, haur zein heldu.

Horrez gain, eguneko azken hondarrak ere festa giroan igarotzeko, Jainekin txaranga kalerik kale ibili zen, bazterrak musikaz girotzen. Tolosako taldeak ez du hutsik egiten Azpeitiko festetan, eta urtero bezala, Santio eguna borobiltzeko lanak ederki bete zituen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide