Udal Liburutegia itxita egongo da uztailaren 30etik abuztuaren 18ra arte

Nerea Uranga 2024ko uzt. 29a, 11:46

Azpeitiko Udal Liburutegiko atea. (Nerea Uranga)

Oporrengatik, abuztuaren 18ra arte itxita izango da liburutegia, eta abuztuaren 19tik irailaren 2ra udako ordutegiarekin zabalduko dute.

Uztailaren 1etik udako ordutegia martxan dute Azpeitiko Udal Liburutegian, eta bihartik (uztailak 30) abuztuaren 18ra arte itxita egongo da oporrengatik.

Abuztuaren 19an berriro zabalduko dute liburutegia, eta ordutik irailaren 2ra arte udako ordutegiarekin egongo da irekita, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara, eta larunbatetan itxita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide