Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea bertakoei zein kanpokoei erakusteko bisita gidatuen egitaraua martxan du Urola Turismoak Aste Santutik. Urola historia eta paisaia bazterrak izeneko egitarauaren barruan, Azpeitian guztira hemeretzi bisita programatu zituzten, eta datorren astean hasita, abuztuko lau asteetan eta iraileko lehen egunean, egingo dituzte gehienak, hamabi; hain justu.
Bisita gehienak Loiolako Santutegian egingo dituzte. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea izeneko bisita zortzi aldiz eskainiko du Urola Turismoak hilean zehar, eta etzi (17:00) eta asteazkenean (12:00) egingo dituzte aurrenak.
Doan, baina izena emanda
Ordu eta erdiko iraupena izango du bisitak, Loiolko Turismo Bulegotik abiatuta. Doan dira Urola Turismoak eskaintzen dituen bisita gidatuak, baina aste honetakoetan zein gaineraketan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena aurrez ematea, Whatsappez mezua 688 75 94 29 zenbakira bidalita, telefonoz 943-15 18 78 zenbakira deituta edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita.
Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera eskainiko dute, eta haietara doazenek zein hizkuntzatan egin nahi duten aukeratu ahal izango dute aurretik. Bisita egiteko, gutxienez, lau pertsonako taldea osatu beharko da.
Alde Zaharrean ere bai
Loiolan egingo dituzte datozen asteetako bisita gehienak, baina Azpeitiko Alde Zaharra hobeto ezagutzeko aukerak ere eskainiko ditu Urola Turismoak.
Hau da etzitik irailaren 1a bitartean Azpeitian eskainiko dituzten bisita gidatuen egutegia:
- Etzi, abuztuak 6. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 7, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 13, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulego aurrean. 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 14, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
- Abuztuak 17, larunbata. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 18, igandea. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
- Abuztuak 20, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 21, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
- Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.
- Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.