Getariako Salbatore Txapelketa irabazi du Ilunpeko Artetxek

Mailo Oiarzabal

Artetxe (eskubian) eta Etxaniz, atzo, txapelak jantzita eta kopak eskuetan hartuta. (Oteiza pilota elkartea)

Etxaniz aurrelari azkoitiarrak eta atzelari azpeitiarrak 22-15 gainditu zituzten Olza eta Etxeberria kadete mailako finalean.

Festak ospatzen ari dira Getarian, eta atzo, besteak beste, esku pilotako XXVI. Salbatore Txapelketaren finalak jokatu zituzten aire zabaleko frontoian.

Kadete mailakoen finalean txapela jantzi zuen Jokin Artetxe azpeitiarrak. Julen Etxaniz aurrelari azkoitiarrak eta Ilunpe pilota elkarteko atzelariak 22-15 gainditu zituzten Oberena elkarteko Olza eta Oiarpeko Etxeberria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide