Iraileko azken asteburuan izango da aurtengo Txisteratik

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 8a, 10:46

Gertuko magia saioaren une bat, iazko Txisteratik jaialdian. (Iraia Oteiza)

Kulturaz kooperatibak jakinarazi du magiaren Azpeitiko udazkeneroko hitzorduaren data. Egitaraua aurrerago zehaztuko dute.

Irailaren 27a, datorren hileko azken ostirala. Data hori eman du Kulturaz kooperatibak aurtengo Txisteratik Egun Magikorako. Horrenbestez, magiaren Azpeitiko udazkeneroko jaialdia iraileko azken asteburuan egingo dute aurten.

Magiazaleak, momentuz, data gordetzeko moduan dira. Egitaraua, berriz, aurrerago zehaztuko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide