Soreasuko aparkalekuko langa, berriro jaitsita

Mailo Oiarzabal

Soreasuko lur azpiko aparkalekuko sarrera-irteera, sarrerako langa jaitsita duela. (Mailo Oiarzabal)

Asteak egin ditu lur azpiko parkingak guztiz irekita, baina gaurtik txartela beharko da berriro ibiligailuekin han sartzeko zein handik irteteko.

Asteak egin dituzte Soreasuko lur azpiko aparkalekuaren sarrera-irteerek irekita, ibilgailuen joan-etorria arautzen duten langak goian zituztela. Gaur, ordea, berriz ere bere tokira bueltatu dituzte langak: jaitsita mantenduko dira, erabiltzaileek dagozkien txartelak jaso edota ematen ez badituzte.

Ohi bezala, bost orduz utzi ahalko dira ibilgailuak Soreasuko parkingean ezer ordaindu gabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide