Txirrindularien 2024ko Donostiako Klasikoa jokatuko dute bihar, eta aurten ere Azpeititik igaroko da proba. Aurten, Azkoititik iritsiko dira txirrindulariak Loiolara; antolatzaileen aurreikuspen azkarrena betetzen badute, 13:13 aldean ailegatuko dira Loiolara; aurreikuspen makalenarekin, berriz, ordubata eta erdiak baino lehenxeago, 13:28 aldean.
Loiolako Inazioren etorbidean eta saihesbidean barrena iritsiko da lasterketa Landetako biribilgunera. Han, eskuinera hartu, eta Landetako etorbidean aurrera eginda, Urrakiko bidea hartuko dute txirrindulariek, Goiatz eta Bidania zeharkatu ondoren Tolosara iristeko. Antolatzaileen denbora aurreikuspenen arabera, 13:29ak eta 13:46ak artean harrapatuko du Urrakiko gaina lasterketa buruak.