Donostiako Klasikoa Azpeititik igaro da

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 10a, 15:35

Aurreikusitako ordua baino lehen iritsi da lasterketa, bai ihesaldiko hamar txirrindulariak eta bai pelotoia.

2024ko Donostiako Klasikoa 13:00ak pasatxo zirela iritsi da Azpeitira, antolatzaileek aurreikusitako denbora azkarrena baino lehen, alegia. Ikusleren bat iritsiko zen beranduegi, baina gehienak aurretik zituzten zain txirrindulariek bide ertzean.

Hamar laguneko ihesaldia igaro da buruan Azpeitian, atzetik oso-osorik etorri den pelotoiari pare bat minutuko aldea aterata.

Argazkietan, lasterketa Landetako etorbidearen hasieran, Urrakira bidean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide