Entzule ugari elkartu ditu basilikan Hamabostaldiko kontzertuak

Mailo Oiarzabal 2024ko abu. 11a, 10:08

Santiago Bandak eta Enrique Abellok organo eta tronpeta emanaldia egin zuten, Organo Zikloaren barruan.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren Organo Zikloak urteroko hitzordua eskaini zuen atzo iluntzean Loiolako basilikan.

Aurten, Santiago Banda zumaiarrak eta Enrique Abellok organoa eta tronpeta uztartuta eskaini dute kontzertua Loiolan. Jende ugari elkartu zen, basilikaren freskuran, bi musikariek eskaintzeko zutena entzutera. Charpentier, Guilmant, Faure, Blasco, Liszt eta Bach-en musikarekin gozatu ahal izan zuten entzuleek.

(Argazkiak: Urtzi Oteiza)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide