Buru-belarri jardun dute Ekoetxean objektu zaharrak apaintzen

Intza Trula 2024ko abu. 12a, 14:00

Eraldatu zure objektuak bota aurretik! esperientzian parte hartu zuten atzo zenbait haurrek eta beraien gurasoek Azpeitiko Ekoetxean. Irudimena landuz, etxean zituzten objektu zaharrak apaindu eta berritu zituzten askotariko materialak erabilita.

Etxean baztertuta eta ahaztuta zituzten objektuak apaindu eta berritu zituzten atzo Azpeitiko Ekoetxean elkartu ziren zenbait haurrek eta beraien gurasoek. Eraldatu zure objektuak bota aurretik! izenburupean antolatu zuen saioa Ekoetxeak, 10:30etik 12:00etara bitartean. Joan zirenei hainbat trikimailu eta teknika erakutsi zizkieten material ezberdinen bitartez objektuak apaintzeko eta berritzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide