Armairuan jartzeko girotzaile naturalak eta masajeetarako olioak egiteko esperientzia antolatu du Ekoetxeak datorren asterako, hilaren 25erako. Argizaria eta esentzia ezberdinak nahasiz, usain paregabea duten girotzaileak egingo dituzte parte hartzen dutenek, eta horrez gainera, masajeetarako erabili ahal izango duten olioa egiten ere ikasiko dute, osasunari eta ingurumenari mesede egiten dieten produktuak erabiliz.
Saioa hilaren 25ean, igandea, 10:30etik 12:30era bitartean izango da, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea honako lotura honetan. Doako saioa izango da, eta euskaraz eskainiko dute. Bost urtetik gorako haurrek eta beraien gurasoek parte hartu ahal izango dute.