Gaurtik zabalik daude estalitako igerilekuak eta kiroldegia

Aitziber Arzallus 2024ko abuztuaren 15a

Estalitako sei kaleko igerilekua, artxiboko irudian. (Azpeitiko Udala)

Barruko igerilekuek ohi baino ordutegi murritzagoa izango dute abuztuan. Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta igandeetan, 09:00etatik 14:00etara.

Aste eta erdiz itxita egon ostean, gaur zabaldu dituzte Udal Igerilekuko barruko igerilekuak eta kiroldegia, baina igerilekuen kasuan, abuztuko ordutegiarekin. Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta igandeetan 09:00etatik 14:00etara.

Kiroldegiak, berriz, ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13.00etara eta 15:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, larunbatetan 08:30etik 20:30era, igandeetan 09:30etik 20:30era, eta jaiegunetan 09:30etik 13:00era.

Igerilekuaren eraikineko gainerako zerbitzuek eta instalazioek ere, hala nola gimnasioa edo sauna, ordutegi mirritzagoarekin jarraituko dute hilabetea bukatu artean. Astelehenetik zapatura 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandeetan eta jaiegunetan goizez bakarrik erabili ahal izango dira, 09:00etatik 14:00etara.

Kanpoko igerilekua, aldiz, egunero irekiko dute irailaren 29a arte, 11:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide