Urola Turismoak antolatuta, Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera bisita gidatua eskainiko dute bihar eta etzi –larunbatean eta igandean– Azpeitian. 12:00etan hasiko dira bi hotzorduak, Azpeitiko parrokiaren aurrean, eta bisitak ordu eta erdi inguru iraungo duela aurreikusi dute.
Saioak doakoak izango dira, baina parte hartzeko derrigorrezkoa da izena aurrez ematea. Horretarako, 688 75 94 29 zenbakira Whatsapp mezua bidali, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzi behar da.
Urola bailarako ondare historikoa eta natur ondarea bertakoei zein kanpokoei erakusteko Urola Turismoak antolatutako egitarauaren barruko bisita gidatuak dira asteburuan eskainiko dituztenak.
Honakoa da Urola historia eta paisaia bazterrak izeneko egitarauaren barruan datozen asteetan eskainiko dituzten bisita gidatuen egitarua:
- Abuztuak 17, larunbata. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 18, igandea. Azpeitiko Alde Zaharra: Bakardadearen kapera. Irteera: Azpeitiko parrokiaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
- Abuztuak 20, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 17:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 21, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Gaztelaniaz da.
- Abuztuak 27, asteartea. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 28, asteazkena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. Irteera: Loiolako Turismo Bulegoaren aurrean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Abuztuak 31, larunbata. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.
- Irailak 1, igandea. Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako ospitalea eta baseliza. Irteera: Magdalenako ospitalean, 12:00etan. Iraupena: ordu eta erdi. Ibilbide laburra herrigunean.