Mikel Larrañagak bigarren egin du aizkorako Urrezko Kopan

Aitziber Arzallus 2024ko abu. 16a, 17:23

Atzo jokatu zuten txapelketa Donostiako Trinitate plazan, eta Iker Vicentek jantzi zuen txapela. Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra bosgarren gelditu zen.

Atzo aurtengo aizkorako Urrezko Kopa jokatu zuten Donostiako Trinitate plazan, eta Mikel Larrañaga azpeitiarrak bigarren egin zuen, Iker Vicente nafarraren atzetik. Vicente laugarren aldiz lortu zuen Urrezko Kopa bereganatzea, 2019an, 2020an eta iaz ere berak jantzi baitzuen txapela. Otsagabiagoak (Nafarroa) 29:30:39 denboran bukatu zituen lanak, eta azpeitiarrak bi minutu eta erdi gehiago behar izan zituen (32:00:24).

Bi horien atzetik, Hodei Ezpeletak hirugarren lekuan bukatu zuen (34:08:41); Ibai Soroak laugarren egin zuen (36:58:31); eta bosgarren eta azken Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak egin zuen (37:30:12).

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide