Lagun Onakeko gizonezkoen lehen taldeak gaur goizean jokatu du denboraldiaurreko bigarren partida Garmendipe futbol zelaian, Eibar B taldearen kontra, eta markagailuan aurretik jarri diren arren, ezin izan diote abantailari eutsi, eta, azkenean, 1 eta 2ko emaitzarekin bukatu dute norgehiagoka. Jagoba Erdozia izan da lehen zatian aurkariaren atea zulatu eta partida etxekoen alde jarri duena, baina bueltan bi jaso dituzte eta ezin izan dute garaipenik erdietsi.
Denboraldiaurreko lehen partida hilaren 10ean jokatu zuen Lagun Onakek, etxean hura ere, Tolosaren kontra, eta 1-0 irabazi zuen ordukoan. Orain arte jokatutako bi partidez hain, beste bi jokatuko ditu irailaren 8an Hirugarren Mailako ligari ekin aurretik: abuztuaren 21ean Touring izango du arerio Fanderian, 19:30ean hasiko den neurketan; eta abuztuaren 31an Durangoren kontra neurtuko ditu indarrak Garmendipen, 11:00etan hasiko den partidan. Ugaitz Kerejetaren oroimenezkoa, berriz, abuztuaren 24an izango da, eta Reala Cren kontra jokatuko du Lagun Onakek.