Abuztuaren 28an, asteazkenez, odol ateraldia izango da Azpeitian. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duen moduan, odolaren erreserba %30ekoa da gaur egun, eta datu hori kontuan izanda, herritar guztiak animatu dituzte egun horretan odola ematera.
Odol emaileen elkartearen esanetan, 18-24 urte bitarteko gazteen artean %7 bakarrik da odol emailea; 25 eta 35 urte bitartekoen artean, berriz, %4 soilik.
Odol ateraldia 16:30etik 20:30era izango da, Bizi Berri adinekoen etxeen beheko solairuko erabilera anitzeko gelan, Elizkalean.